jueves, 19 de noviembre de 2015

BASO EPELAK



BASO EPELAK

INGURUNE FISIKOA:

Baso batzuk handiak dira eta beste batzuk txikiak. Zuhaitz mota
asko daude, batzuk altuagoak,best e batzuk baxuagoak..., denetatarik.
Baso epelak tipikoak dira Europako iparraldeko eta erdialdeko eremu zabal batean, Errusiako mendebaldean, Asiako ekialdean (Txinan eta Japonian, bereziki), eta Ipar Amerikan. Hego hemisferioari dagokionez, Hego Amerikan, Zeelanda Berrian eta Australian baizik ez ditugu aurkituko, eta bakan, gainera. Halaber, baso epel gutxi batzuk aurki daitezke alderdi beroetako eskualde menditsuen behealdean.

Bi baso mota daude:
Hosto erokorretako basoa eta hosto iraunkorren basoa.
Hosto erokorretako basoek, klima moderatua du:negu hotzak, udak epelak eta prezipitazioak ugari eta erregularrak.
Hosto iraunkorren basoa, urte osoan hostoak berde irauten eta geltzen ez dituzten zuhaitz etazuhaixkaa dira.Bakarrik welwitschiare hostoak egiazki iraunkorrak dira.Beste landareen hostoek gehienez ere 30 urte (pinus longaevan)bizi dira eta landare tropikaletan hilabete batzuk bizi dira.




LANDAREAK:
Basoan landareria aberatsa da. H osto erorkorretako landare espezieak (pagadi eta harizti) eta beste batzuk:astigar,gurbe...
zuhaitzen azpian dauden landareei argi gutxi iritsi, baina udazkenean eroritako hostoetatik materia organikoa sortu eta oianpea eta belar-geruza garatu.

ANIMALIAK:


Fauna aberatsa eta askotarikoa da: besteak beste, hegaztiak, karraskariak, oreina, basurdea eta hartza bizi dira ipar hemisferioan; hegoaldean, berriz, espezie txikiagoak bizi dira zoko ekologikoetan. Belarjaleek belarra, fruituak eta baiak jaten dituzte, eta harraparien elikagai bihurtzen dira.
Basoko izaki bizidun bakoitza basoko eremu jakin batean bizi da, hala nola, lurzoruan, belar artean, zuhaixken artean edo zuhaitzen adarretan.Urtaroen arabera, fauna asko aldatzen da. Hegazti eta saguzar askok hegoaldera migratzen dute negu aldean. Gainerako saguzaharrek eta beste ugaztun batzuek, berriz, hibernatu egiten dute, elikagai gutxi eta eguraldi gogorra izaten baita. Elikagaiak gordetzea erraza da, hotza egiten baitu. Hala, bele txiki eta katagorri batzuek haritz eta pago fruituak biltzen dituzte batez ere, halako zuhaitzek ez baitute urtero-urtero fruitu ematen. Txitxarrek harrigarriki sinkronizatzen dituzte larrialdi zikloak, eta harrapariei aurre egitea lortzen dute





ELIKA-KATEA:
Aukeratu dugun argazkian, mikroorganismoak, landarreak, xagua eta azeria azaltzen dira.
Landareak mikroorganismoetaz elikatzen dira, xaguak landareetaz eta azeria xaguaz.Azeria hiltzen denean deskonpozatzaileek jaten du eta berriro gertatzen da elika-katea.

URTARO DESBERDINETAKO ALDAKETAK:

Neguak hotzak dira eta udak berriz epelak, prezipitazioak ugari eta erregularrak ditu.Klima moderatua du.
Ez dago aldaketa handirik, baina nabarienak udazkenean eta udaberrian izango dira, udazkenean hostoak erortzen direlako eta udaberrian dena lorez eta fruituz beteta dagoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario