jueves, 28 de enero de 2016

LURRA

LURRA

Lurra orain dela 4.500 milioi urte sortu zen.Lurraren sorrera Eguzki-sistemari lotua dago. Teoriarik onartuena gure eguzki sistema jatorrizko masa nebular erraldoia osatzen zuten gasen kondentsazio azkarra eta hozte mailakatuari zor zaiola adierazten duena da.

Lurrak satelite natural bakarra du eta satelite hori Ilargia da. 1070 satelite artifizial dauzka.


Lurrak ez dauka eraztunik.



Lurrarren ikurra


Zirkulua lurra da, marra horizontala Ekuatorea eta marra bertikala Meridianoa.
Lurraren tenperatura 30º eta 60º da gutxigorabehera.


Eguzkitik zenbatgarren planeta: 3.
Diametro- luzera: 12.456km
Bolumena 1.08321×1012km3
Masa 5.97219×1024kg
Gainazal grabitatea:9 .807 m/s2




BESTE PLANETAREKIKO DISTANTZIAK:

LURRA- EGUZKIA- 150.000.000 km
LURRA- MERKURIO-91.690.000 km
LURRA- VENUS- 42.000.000 km
LURRA- MARTE- 69.000.000 km
LURRA- JUPITER- 591.000.000 km
LURRA- SATURNO- 1.200.000.000 km
LURRA- URANO – 2.720.000.000 km
LURRA- NEPTUNO – 4.350.000.000 km


Lurraren Zatiak
Lurra hiru geruzetaz osatua dago: litosfera, atmosfera eta hidrosfera eta organikoa den beste bat, biosfera, etengabeko erlazioan.
  • Atmosfera lurra inguratzen duen gas eta hautsez osatutako geruza da. Arnasketa biologikoa eta uraren zikloa baimentzen ditu. Airea proportzio uniformeko gas-nahasketa bat da %78 nitrogeno, %21 oxigeno eta %1 bestelako gasak.
  • Hidrosfera lurreko uren multzoa da. Egoera solidoan (izotza), likidoan (ur kontinental eta ozeanikoak) edo gaseosoan (atmosferako lurrina) agertzen da.
  • Litosfera lurraren geruza solido kanpokoena da.
  • Biosfera aurreko hiru geruzak kontaktuan jartzen direneko azala da eta bertan ematen dira izaki biziak egon daitezen baldintza beharrezkoak.

Barruko egitura eta osaketa:


Nukleoa: alde zentrala, 2.900km-ko sakonera batetatik zentroraino hartzen duena. Dentsitate handiko elementu mineralez osatua dago, hauen artean nagusi dira burdina eta nikela. Bere konposaketak nife izena jasotzen du.
  • Mantua: nukleoa inguratzen du, bolumenaren %84 eta masaren %69 hartzen ditu. Perioditek osatzen dute. Nukleotik, Gutenbergen etendurak bereizten du. Bi azpigeruzatan banatzen da: goi mantua, 70 eta 700 km lodiera bitartean, eta barruko mantua 700 eta 2.900km lodiera bitartean
  • Lurrazala: denetan arinena, mantuaren material dentsoarenaren gainean dago. Bi azal mota dago:
  • Azal ozeanikoa, haitz dentso, basikoetaz osatua, lodierako sei km ingurukoa. Sima izena hartzen du.
  • Azal kontinentala, granito-motako haitz arinez osatua, hogeita hamabost eta berrogei kilometro bitarteko lodiera du. Sial izena hartzen du
Azala, mantuaren gaineko alde fluidoaren gainetik mugitzen diren hainbat geruza tektonikotan banatua dago. Hauen mugimendu eta igurtziek lurrikara eta sumendien erupzioak sorten dituzte.

LURRAREN MUGIMENDUAK

Errotazio-higidura: lurrak bere gain biratzen du Mendebaldetik Ekialdera, erlojuaren orratzen zentzuaren kontra. Higidura hau egiten 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo ematen ditu, eta honek egiten du eguna eta gauaren arteko aldaketa.
Traslazio-higidura: lurrak Eguzkiaren inguruan 365egun, 6 ordu eta 9 minututan elipse bat burutzen du, ekliptika izena duen plano batean. Lurraren ardatzaren inklinazioak eragiten du eguzkiaren errainuek urtean zehar indar gehiago edo gutxiagoz eragitea lurralde zehatz batean, egunen eta gauen arteko ezberdintasun bat sortuz eta urtaroak mugatuz. Ekuatorean ez dago horrelako aldaketarik.

Zientzialari gehienen ustez Lur planetaren gainean bizia orain dela 3.500-3.000 milioi urte inguru agertu zen.
Gizakiaren bilakaera lerroa duela 4-6 milioi urte Afrikan bereizi zen beste primateetatik.

Orain dela 20.000 urte gizakiak nekazaritza aurkitu zuen eta berarekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urtetik hona, Lurraren itxura guztiz eraldatuz.

Izaki bizidunez osatua dago.Eta 7.200 milioi gizaki inguru bizi dira.

NEPTUNO





NEPTUNO

BIZITZA:

Ez, Neptunon ez dago bizitzarik.

EGUZKITIK ZENBAGARREN PLANETA:

Eguzkitik hamabi planeta daude eta Neptuno zortzigarrena da. Sistema horretan dauden gasezko lau erraldoietako bat da.

SATELITEAK:

Bai, Neptunok sateliteak ditu, 12 satelite ditu, baina 9 bakarrik dute izen ofizial bat. Triton da Neptunoren sateliterik handiena.

ZEREZ OSATUA DAGOEN:

Egitura gaseosoa eta izoztua du. Hidrogenoz eta helioz osatuta dago eta kanpotik kolore urdina ikusten da. Oso bero gutxi jasotzen du eguzkiarengandik, oso urrun dagoelako.
53 K da Neptunoren batez besteko tenperatura. Hala ere, Neptunoren barrutik ateratzen den beroak fenomeno atmosferikoak sortzen ditu, hala nola haizete bortitzak.
neptuno bilaketarekin bat datozen irudiak
EGUZKIARI BUELTA BAT EMATEKO BEHAR DUEN DENBORA:

Neptunok 16 ordu eta 11 minutu behar ditu eguzkiari bira emateko.

NOIZ ETA NOLA AURKITU ZUTEN:

MASA BOLUMENA:     
                  
Neptunoren masa bolumena: 1,0243 x 10³º

NEPTUNOREN IKURRA:
neptuno ikurra bilaketarekin bat datozen irudiak

ERAZTUNAK:



Neptunok 5 eraztun ditu eta hauek dira eraztunen izenak:
-Galle.
-Le Verrier
-Lasell.
-Araga.
-Adams.


PLANETEN ARTEKO DISTANTZIAK KILOMETROETAN
NEPTUNO-URANO
1 633 300 000 km
NEPTUNO-SATURNO
3 074 900 000 km
NEPTUNO-JUPITER
3 725 970 000 km
NEPTUNO-MARTE
426 390 000 km
NEPTUNO-VENUS
4 396 100 000 km
NEPTUNO-MERKURIO
4 446 390 000


TENPERATURA:

Neptunon gutxigorabehera tenperatura -220°C koa dela kalkulatzen da.

DIAMETROA:

Neptunoren diametroa 49.572 kilometrokoa da.

EGUZKIRA DISTANTZIA:

Neptunotik eguzkira 4.504.300.000 kilometro daude.

GRABITATEA:

Neptunon dagoen grabitatea 11,15 m/s² koa da.

BERE ARDATZARI BUELTA EMATEN BEHAR DUEN DENBORA:

Bere ardatzari buelta emateko behar duen denbora hamasei ordu hamasei minutu eta hamalau segundokoa da, eta egunak hamasei ordu eta hamasei segundokoa da.

NEPTUNOREN ADINA:

Neptunok 4,6 bilioi urte ditu

        
EGILEAK: Markel, Unax, Miren, Emily eta Carmen.

MARTE

MARTE

Martek aspaldidanik liluratu du gizakia; izan ere, Lurretik ikus daitekeen planetetako bat izateaz gain, kolore gorrixka baitu. Hori dela-eta, planeta gorria izenez ere ezagutzen da. Planeta gorri honen orbita oso eliptikoa da, Lurrarena eta Artizarrarena ez bezala. Marteren gainazala, bestalde, kraterrez, mendikatez eta kanalez (bailara estuak edo arroilak) beteta dago. Gaur egun, Marteko tenperaturak direla-eta, ura egoera solidoan bakarrik egon daiteke bertan, baina litekeena da antzina ur likidoa ere egotea agian.


SATELITEAK:
Martek bi satelite natural ditu: Phobos (grezieraz: beldurra) eta Deimos (izua), honela deituak Ares greziar mitologiako guda jainkoaren (erromatarren Martereen baliokidea) laguntzaileen omenez.
Uste denez, grabitazio-indarragatik harrapatutako asteroideak dira. Phobos da bietan handiena eta planetatik gertuen dagoena, eta ilargiak bezala, biek aurpegi bera dute Marteri begira beti. Gutxinaka- gutxinaka, Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urte barru planetarekin talka egingo du.


Ba al dago bizitzarik?
Ba al dago urik Marten? Ba al dago bizitzarik?Marten ur likidoa dagoela baieztatu du NASAk 2015eko irailean.Planeta horretan ur likido eta gazia dagoen zantzuak aurkitu ditu AEBko Espazio Agentziak.
Horregatik, nahiz eta guk ezagutzen dugun bizidunik ez aurkitu, uste da posible litzatekela guk ezagutzen ez dugun bizidunen bat egotea.

Martek ba al du eraztunik?

Martek ez du eraztunik. Eraztunak dituen bi planeta bakarrak Saturno eta Urano dira.

Marteren diametroa eta azalera:
Martek 6.794,4 km diametro du eta 144.798.500km²
-ko azalera.


Marteren grabitate indarra:
Marteren grabitate indarra 3,71m/s²-koa da.

Martetik eguzkirako distantzia:
Marte, ezaguna da "planeta gorria" bezala 227.9 milioi kilometro daude eguzkitik Marteraino.

Martetik lurrerako distantzia:

Martetik lurrerako distantzia 78.000.000km-koa da.

Batazbesteko temperatura:
Lurrazaleko tenperatura -140ºC eta 20ºC artekoa da.

Zenbat egun behar ditu bere ardatzari bira bat emateko? (Errotazioa)
-Martek egun bat 17 ordu eta 28 minutu behar izaten ditu bere ardatzari bira bat emateko.

Zenbat denbora behar du Martek, eguzkiari buelta emateko?(Translazioa)
Martek urte bat eta 322 egun behar ditu eguzkiari buelta emateko.

Noiz eta nola aurkitu zuten Marte?
Marte oso argitsua da eta erraz ikus daiteke gaueko zeruan. Hori dela eta, inor ez dago ziur Marte nork aurkitu zuen zehazki.

Zein da Marteren masa eta bolumena?
Masa 6,421 X 1023 kg-koa da. Atmosferaren konposizioa izan da polemika urte eta bizitza osoan. Mars Pathfinder lurreratzea lortu zenetik esploratzaileek ondorengo konposizio atmosferikoa dituen zehazteko: Karbono dioxidoa (95.32%) nitrogeno (2,7%), eta beste elementu 1,8% Marteko atmosferaren osaera amaituko dela.


Zerez dago osatuta marte?

Marte erdigune txiki batez osatuta dago, seguruenik, burdinezkoa, silikatozko harrokako kapa batez inguratuta eta harrizko azalez bilduta dago.
Karbono dioxidoko atmosfera fin batek, bildu egiten du planeta. Atmosferan esekita dauden burdin oxidoa, partikulak arrosa kolorezkoren bat konferitzen du. Izoztutako karbono dioxidoa eta ura, laino finak sortzen dute.










EGILEAK: Beñat, Lucia, Besmala, Xabier eta Luken