AMAZONIAKO
OHIANA
KLIMA
Hileko
batez besteko tenperatura 26 °C-koa da. Euriteak urte
osoan oso ugariak izaten dira, eta zenbait alderditan urteko 2.500 mm
baino gehiago botatzen du. Eurite hauen erdia baino gehiago bertako
arroetatik lurrindutakoa da, eta gainerakoa Ozeano Atlantikotik
datozen
haize alisioek ekarria
da.
LANDAREDIA
ETA FLORA
Klima
bero eta hezearen ondorioz,oihan joria duen lurraldea da. 60
mila zuhaitz mota baino gehiago ditu, ehun metroko garaiera ere izan
dezaketenak. Mota batzuk hosto erorkorrekoak diren arren, oihana beti
berde egoten da. Bertakoek hiru oihan mota bereizten dituzte: guauzú,
beti lehor dena; varcea urtaroaren arabera urak hartzen duena;
eta igapo,
beti urez estalita dagoena.
FAUNA
Faunari
dagokionez espezie asko daude Amazoniako oihanean, intsetuak
txikienetik jaurgarra edota puma bezalako ugaztun handietaraino.
Dordokak, sugeak eta kaimanak bezalako narrastiak ere badaude, eta
era desberdinetako lumajea guztietako txoriak ere. Landare eta
arraineen espezien ugaritasuna hain handia da, ezinezkoa dela denak
kontatzea. Baina 3.666 bat arrain espezie daudela esaten dute.
ELIKA-KATEA
1.
Kate bakoitza landare batekin, ekoizle batekin hasten da. Hauek
norbere produktuak sortzen ditu gai
organikoak
inorganikoetatik sintetizatzen,fotosintesia
izeneko prozesuaren bidez. Sintetizazio honen lehengaia edo energia
ekoizlea eguzkiaren argia
da.
2.
Katearen beste osagai edo kideei kontsumitzaileak deitzen
zaie. Izan ere, ekoizletik elikatzen direnak lehen mailako
kontsumitzaileak dira, eta aldi berean, lehen mailakoetatik elikatzen
direnak bigarren mailako kontsumitzaileak deritze eta horrela
elkarren segidan. Beraz, lehen mailako kontsumitzaileak belarjaleak
dira eta bigarren eta hirugarren mailakoak haragijaleak.
- Beste azken maila bat ere badago, deskonposatzaileena Azken hauek, organismo hilen gain eragiten dute, materia organikoa degradatuz eta hau berriro matera inorganikoa eratuz. Materia inorganiko hau (nitratoak, nitritoak, ura, etb.) lurrera eta (karbono dioxidoa) atmosferara bueltatuz.