jueves, 28 de enero de 2016

LURRA

LURRA

Lurra orain dela 4.500 milioi urte sortu zen.Lurraren sorrera Eguzki-sistemari lotua dago. Teoriarik onartuena gure eguzki sistema jatorrizko masa nebular erraldoia osatzen zuten gasen kondentsazio azkarra eta hozte mailakatuari zor zaiola adierazten duena da.

Lurrak satelite natural bakarra du eta satelite hori Ilargia da. 1070 satelite artifizial dauzka.


Lurrak ez dauka eraztunik.



Lurrarren ikurra


Zirkulua lurra da, marra horizontala Ekuatorea eta marra bertikala Meridianoa.
Lurraren tenperatura 30º eta 60º da gutxigorabehera.


Eguzkitik zenbatgarren planeta: 3.
Diametro- luzera: 12.456km
Bolumena 1.08321×1012km3
Masa 5.97219×1024kg
Gainazal grabitatea:9 .807 m/s2




BESTE PLANETAREKIKO DISTANTZIAK:

LURRA- EGUZKIA- 150.000.000 km
LURRA- MERKURIO-91.690.000 km
LURRA- VENUS- 42.000.000 km
LURRA- MARTE- 69.000.000 km
LURRA- JUPITER- 591.000.000 km
LURRA- SATURNO- 1.200.000.000 km
LURRA- URANO – 2.720.000.000 km
LURRA- NEPTUNO – 4.350.000.000 km


Lurraren Zatiak
Lurra hiru geruzetaz osatua dago: litosfera, atmosfera eta hidrosfera eta organikoa den beste bat, biosfera, etengabeko erlazioan.
  • Atmosfera lurra inguratzen duen gas eta hautsez osatutako geruza da. Arnasketa biologikoa eta uraren zikloa baimentzen ditu. Airea proportzio uniformeko gas-nahasketa bat da %78 nitrogeno, %21 oxigeno eta %1 bestelako gasak.
  • Hidrosfera lurreko uren multzoa da. Egoera solidoan (izotza), likidoan (ur kontinental eta ozeanikoak) edo gaseosoan (atmosferako lurrina) agertzen da.
  • Litosfera lurraren geruza solido kanpokoena da.
  • Biosfera aurreko hiru geruzak kontaktuan jartzen direneko azala da eta bertan ematen dira izaki biziak egon daitezen baldintza beharrezkoak.

Barruko egitura eta osaketa:


Nukleoa: alde zentrala, 2.900km-ko sakonera batetatik zentroraino hartzen duena. Dentsitate handiko elementu mineralez osatua dago, hauen artean nagusi dira burdina eta nikela. Bere konposaketak nife izena jasotzen du.
  • Mantua: nukleoa inguratzen du, bolumenaren %84 eta masaren %69 hartzen ditu. Perioditek osatzen dute. Nukleotik, Gutenbergen etendurak bereizten du. Bi azpigeruzatan banatzen da: goi mantua, 70 eta 700 km lodiera bitartean, eta barruko mantua 700 eta 2.900km lodiera bitartean
  • Lurrazala: denetan arinena, mantuaren material dentsoarenaren gainean dago. Bi azal mota dago:
  • Azal ozeanikoa, haitz dentso, basikoetaz osatua, lodierako sei km ingurukoa. Sima izena hartzen du.
  • Azal kontinentala, granito-motako haitz arinez osatua, hogeita hamabost eta berrogei kilometro bitarteko lodiera du. Sial izena hartzen du
Azala, mantuaren gaineko alde fluidoaren gainetik mugitzen diren hainbat geruza tektonikotan banatua dago. Hauen mugimendu eta igurtziek lurrikara eta sumendien erupzioak sorten dituzte.

LURRAREN MUGIMENDUAK

Errotazio-higidura: lurrak bere gain biratzen du Mendebaldetik Ekialdera, erlojuaren orratzen zentzuaren kontra. Higidura hau egiten 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo ematen ditu, eta honek egiten du eguna eta gauaren arteko aldaketa.
Traslazio-higidura: lurrak Eguzkiaren inguruan 365egun, 6 ordu eta 9 minututan elipse bat burutzen du, ekliptika izena duen plano batean. Lurraren ardatzaren inklinazioak eragiten du eguzkiaren errainuek urtean zehar indar gehiago edo gutxiagoz eragitea lurralde zehatz batean, egunen eta gauen arteko ezberdintasun bat sortuz eta urtaroak mugatuz. Ekuatorean ez dago horrelako aldaketarik.

Zientzialari gehienen ustez Lur planetaren gainean bizia orain dela 3.500-3.000 milioi urte inguru agertu zen.
Gizakiaren bilakaera lerroa duela 4-6 milioi urte Afrikan bereizi zen beste primateetatik.

Orain dela 20.000 urte gizakiak nekazaritza aurkitu zuen eta berarekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urtetik hona, Lurraren itxura guztiz eraldatuz.

Izaki bizidunez osatua dago.Eta 7.200 milioi gizaki inguru bizi dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario