jueves, 28 de enero de 2016

MARTE

MARTE

Martek aspaldidanik liluratu du gizakia; izan ere, Lurretik ikus daitekeen planetetako bat izateaz gain, kolore gorrixka baitu. Hori dela-eta, planeta gorria izenez ere ezagutzen da. Planeta gorri honen orbita oso eliptikoa da, Lurrarena eta Artizarrarena ez bezala. Marteren gainazala, bestalde, kraterrez, mendikatez eta kanalez (bailara estuak edo arroilak) beteta dago. Gaur egun, Marteko tenperaturak direla-eta, ura egoera solidoan bakarrik egon daiteke bertan, baina litekeena da antzina ur likidoa ere egotea agian.


SATELITEAK:
Martek bi satelite natural ditu: Phobos (grezieraz: beldurra) eta Deimos (izua), honela deituak Ares greziar mitologiako guda jainkoaren (erromatarren Martereen baliokidea) laguntzaileen omenez.
Uste denez, grabitazio-indarragatik harrapatutako asteroideak dira. Phobos da bietan handiena eta planetatik gertuen dagoena, eta ilargiak bezala, biek aurpegi bera dute Marteri begira beti. Gutxinaka- gutxinaka, Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urte barru planetarekin talka egingo du.


Ba al dago bizitzarik?
Ba al dago urik Marten? Ba al dago bizitzarik?Marten ur likidoa dagoela baieztatu du NASAk 2015eko irailean.Planeta horretan ur likido eta gazia dagoen zantzuak aurkitu ditu AEBko Espazio Agentziak.
Horregatik, nahiz eta guk ezagutzen dugun bizidunik ez aurkitu, uste da posible litzatekela guk ezagutzen ez dugun bizidunen bat egotea.

Martek ba al du eraztunik?

Martek ez du eraztunik. Eraztunak dituen bi planeta bakarrak Saturno eta Urano dira.

Marteren diametroa eta azalera:
Martek 6.794,4 km diametro du eta 144.798.500km²
-ko azalera.


Marteren grabitate indarra:
Marteren grabitate indarra 3,71m/s²-koa da.

Martetik eguzkirako distantzia:
Marte, ezaguna da "planeta gorria" bezala 227.9 milioi kilometro daude eguzkitik Marteraino.

Martetik lurrerako distantzia:

Martetik lurrerako distantzia 78.000.000km-koa da.

Batazbesteko temperatura:
Lurrazaleko tenperatura -140ºC eta 20ºC artekoa da.

Zenbat egun behar ditu bere ardatzari bira bat emateko? (Errotazioa)
-Martek egun bat 17 ordu eta 28 minutu behar izaten ditu bere ardatzari bira bat emateko.

Zenbat denbora behar du Martek, eguzkiari buelta emateko?(Translazioa)
Martek urte bat eta 322 egun behar ditu eguzkiari buelta emateko.

Noiz eta nola aurkitu zuten Marte?
Marte oso argitsua da eta erraz ikus daiteke gaueko zeruan. Hori dela eta, inor ez dago ziur Marte nork aurkitu zuen zehazki.

Zein da Marteren masa eta bolumena?
Masa 6,421 X 1023 kg-koa da. Atmosferaren konposizioa izan da polemika urte eta bizitza osoan. Mars Pathfinder lurreratzea lortu zenetik esploratzaileek ondorengo konposizio atmosferikoa dituen zehazteko: Karbono dioxidoa (95.32%) nitrogeno (2,7%), eta beste elementu 1,8% Marteko atmosferaren osaera amaituko dela.


Zerez dago osatuta marte?

Marte erdigune txiki batez osatuta dago, seguruenik, burdinezkoa, silikatozko harrokako kapa batez inguratuta eta harrizko azalez bilduta dago.
Karbono dioxidoko atmosfera fin batek, bildu egiten du planeta. Atmosferan esekita dauden burdin oxidoa, partikulak arrosa kolorezkoren bat konferitzen du. Izoztutako karbono dioxidoa eta ura, laino finak sortzen dute.










EGILEAK: Beñat, Lucia, Besmala, Xabier eta Luken

No hay comentarios:

Publicar un comentario