jueves, 17 de diciembre de 2015

OIHANA

AMAZONIAKO OHIANA

KLIMA

Hileko batez besteko tenperatura 26 °C-koa da. Euriteak  urte osoan oso ugariak izaten dira, eta zenbait alderditan urteko 2.500 mm baino gehiago botatzen du. Eurite hauen erdia baino gehiago bertako arroetatik lurrindutakoa da, eta gainerakoa Ozeano Atlantikotik datozen haize alisioek  ekarria da.

LANDAREDIA ETA FLORA

Klima bero eta hezearen ondorioz,oihan joria duen lurraldea da. 60 mila zuhaitz mota baino gehiago ditu, ehun metroko garaiera ere izan dezaketenak. Mota batzuk hosto erorkorrekoak diren arren, oihana beti berde egoten da. Bertakoek hiru oihan mota bereizten dituzte: guauzú, beti lehor dena; varcea urtaroaren arabera urak hartzen duena; eta igapo, beti urez estalita dagoena.



FAUNA

Faunari dagokionez espezie asko daude Amazoniako oihanean, intsetuak txikienetik jaurgarra edota puma bezalako ugaztun handietaraino. Dordokak, sugeak eta kaimanak bezalako narrastiak ere badaude, eta era desberdinetako lumajea guztietako txoriak ere. Landare eta arraineen espezien ugaritasuna hain handia da, ezinezkoa dela denak kontatzea. Baina 3.666 bat arrain espezie daudela esaten dute.



ELIKA-KATEA

1. Kate bakoitza landare batekin, ekoizle batekin hasten da. Hauek norbere produktuak sortzen ditu gai organikoak inorganikoetatik sintetizatzen,fotosintesia izeneko prozesuaren bidez. Sintetizazio honen lehengaia edo energia ekoizlea eguzkiaren argia da.
2. Katearen beste osagai edo kideei kontsumitzaileak deitzen zaie. Izan ere, ekoizletik elikatzen direnak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta aldi berean, lehen mailakoetatik elikatzen direnak bigarren mailako kontsumitzaileak deritze eta horrela elkarren segidan. Beraz, lehen mailako kontsumitzaileak belarjaleak dira eta bigarren eta hirugarren mailakoak haragijaleak.
  1. Beste azken maila bat ere badago, deskonposatzaileena  Azken hauek, organismo hilen gain eragiten dute, materia organikoa degradatuz eta hau berriro matera inorganikoa eratuz. Materia inorganiko hau (nitratoak, nitritoak, ura, etb.) lurrera eta (karbono dioxidoa) atmosferara bueltatuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario