jueves, 17 de diciembre de 2015

Zarauzko padura

EKOSISTEMA: ZARAUZKO PADURA


INGURUNE FISIKOA:
Zarauzko padura ez da oso handia.
Bertan dagoen ura geza ala gezia izan daiteke.
Mundu mailako ezeguneen eguna ospatu berri den hontan Martrxel Aizpuruak hitz jokoa erabiliz Zarauzko hezegunea gogoan. Egun hauetan marea biziak izan dira eta mareak gara egitean Iñurritza inguruak era bat ureztatuak egon dira.
Ondoen gordetako dunak. Iñurritza edo Abendaño erreka Zarauzko hondartzako ekialdeko muturrean itsasoratzen da, hareatza eta dunen artean. Horrelako habitatak euskal kostaldetik desagertuz joan dira azken urte hontan eta, Iñurritzan bere gordeleku bakanetako bat dauka. Hareatzetan eta hondarretan bizi diren landareen artean, dunak dira bereziki nabarmentzekoak,batez ere golf zelaian inguruan babesten direnak. Duna mugikor, zuri eta grisen artean hamabi hektareako lur azala betetzen dute Iñurritzako bokalearen inguruan. Parerik gabeko eremua, beste inon aukituko ez dugun landaredia bereziaren hazilekua.
Iñurritza biotopo babestua ekialdean dagoen eremua da. Zarauzko hondartzaren zonalde bat, Iñurritza ibaia eta Talaimendi mendia osatzen dute, 1997ko otsailaren 25etik, biotopo babestuaren izendapena du.



LANDAREAK:
Paduraren landareria oso berezia da, eta aberaztasun handikoa da. Egunean bi marearen, bisita onartu eta lokatzetan gelditutako kresalari aurre egiteko gai diren landareak bakarrik bizi dira. Ur gezatara egokitu behar dira. Paduretako landarediak lehen mailako rola jokatzen du.Inurritzako biotopo babestuak pairatzen duen eragin handienetako bat Zarauzko golf-kluba da, zeren hondarretako landaretza bere kabuz haztea galarazten baitu.
Hezeguneetan hazi den landarediak aldiz beste hegazti mota batzuen mesedetan jokatu du. Lezka txori, Anatida, Ardeido, Turdido, txori intsektujale eta abarren mesedetan, alegia.

zarauzko padura landareak bilaketarekin bat datozen irudiak

URTE SASOIKO ALDAKETAK:
Iñurritza moduko hezeguneetan ohiko hegaztiak dira limikoloak, batez ere migrazio garaietan (udazken eta udaberrian) Europa iparraldetik iberiar penintsula edo Afrikarantz abiatzen den limikolo-andanak Iñurritza bezalako hezeguneak erabiltzen baititu elikatzeko eta atsedena hartzeko.Baina aurtengo udazkeneko migrazio garaian bete betean gauden honetan, lehen ez bezala aurten limikolo gutxi ari da pausatzen Iñurritza biotopoan. Hezegunea berreskuratzeko lanak egin ziren urtean oso landare gutxi geratu zen ur gezako putzuan zein Iñurritza ibaiaren ingurunean. Orain aldiz landaredia asko ugaritu da eta limikoloak beste hegazti asko ez bezela sakontasun txikiko uretan edo urertzetan bizi dira. Substratu biguneko ornogabeez elikatzen diren hegazti txiki eta ertainak izanik, landaredia ugaritzean gune horiek asko gutxitzen zaizkie eta gainera begiz ingurua zelatatzea oztopatzen die, beraz hori izan liteke limikoloak orain asko gutxitu izanaren arrazoietako bat.



FAUNA:
Duna-eremua hegazti migratzaile askok erabiltzen dute atseden hartzeko. Limoetako hegaztiek, esaterako, hondartza eta hareatza erabiltzen dituzte. Mollariko muturrean, berriz, ubarroiak eta kaioak pausatzen dira eta lezkadiak dituzten padurak, aldiz, zingiretako txorientzat dira habitat egokiak. Azken horiek nabarmen murriztu dira azken hamarkadetan. Arrainak, matxinsaltoak, igelak eta suge txiki batzuk ere badira.

zarauzko padura animaliak bilaketarekin bat datozen irudiak


EKOSISTEMAREN EGOERA:
Ekosistema honen egoera ez da oso txarra, baina egia esan jendeak ez du behar den bezain ondo zaintzen, honekin esan nahi dugu jendeak zaborra botatzen duela, itsasoko zabor guztia ere Inurritzako padurara iristen da, eta zabor hori ez da gutxi.

ELIKA-KATEA:
Arranoak, 3.mailako kontsumitzaileak, sugeak jaten dituzte. Sugeak, 2.mailako kontsumitzaileak, igelak jaten dituzte. Igelak, 2.mailako kontsumitzaileak, Matxin-saltoak jaten dituzte. Matxin-saltoak, 1.mailako kontsumitzaileak, ekoizleak jaten dituzte.

zarauzko padura bilaketarekin bat datozen irudiak


No hay comentarios:

Publicar un comentario