jueves, 28 de enero de 2016

JUPITER

JUPITER
-Distantziak Jupiterretik Eguzkira eta Lurrera:

Ia 594 miloi kilometro daude Jupiterretik Lurraraino.

780.000.000km daude Jupiterretik Eguzkira.
-Sorrera:

Duela 4.500 miloi urte inguru sortu ziren eguzki sistemako planetak. Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita. Urtean zehar planetarik argitsuena da, Artizarra eta Marte ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude.
- Sateliteak:
Jupiterrek baditu sateliteak, 67 zehazki. Jupiterren aurkitu ziren lehenengo sateliteak lau handienak izan ziren: Io, Europa, Ganimede eta Calisto. Galileok 1610 ean aurkitu zituen.


Eraztunak:

Material harritsuz osatutako eraztunak ditu, baina ez dira Saturnokoak bezain distiratsuak.
1976. urtean Voyager 1 espazio-ontziak Jupiterren eraztun mehe batzuk aurkitu zituen. Eraztun nagusiak 6.500 km-ko zabalera du, planetaren erditik 120.000 km-ra orbitatzen du eta bere lodiera kilometro gutxi batzuetakoa besterik ez da.Voyager 1 eta 2 eta Galileo espazio-ontziek bakarrik ikusi izan dituzte, oso meheak baitira lurretik ikusi ahal izateko.
Hautsezko partikulez osatuak daude,satelite hurbilenetatik jaurtitakoak meteoritoen talkagatik.

Eraztun nagusiko partikulak Adrastea eta Metis sateliteetatik datoz;kanporago dagoen Gossamer eraztunarenak Amaltea eta Thebetik.

- Osagaiak:
Hidrogenoarekin eta helioarekin eginda dago eta kantitate txikiko metanoa, amoniakoa, lurruna eta beste konpuesto batzuk. Gasezko planeta da.

-Atmosfera:
Atmosfera konplexua du Jupiterrek: % 90 hidrogenoa eta % 10 helioa. Hodeiak eta ekaitzak ditu, eta horregatik, zenbait koloretako zerrenda eta orban batzuk ditu; esaterako, Orban Gorri Handia.
- Tenperatura:
Bataz bestekoa: -153ºC
-Bolumena eta Masa:
Bolumena lurra baino 1.300aldiz handiagoa da.
1,899×1027 kg



Eguzki-sistemako planetarik handiena da, gainerako planetak batuta baino materia gehiago du, eta Lurraren bolumenaren halako mila da.



- Ikurra:
- Bizitza dagoen ala ez:

Jupiterren ez dago bizitzarik.

- Diametroaren luzera:
142.982km-koa da

- Eguzkitik zenbagarrena dago:
5garren planeta da.

- Grabitate-indarra:
Grabitate-indarra 23,12m/s²-koa da.

-Errotazio eta Traslazio mugimenduak:
Eguzkiari buelta bat emateko 11urte eta 315egun behar dira.(Traslazioa)
Bere ardatzarekiko buelta bat emateko hamar ordu behar ditu.
(Errotazioa)



Egileak: Adei,Samara,Julio,Arhane eta Mateo.


No hay comentarios:

Publicar un comentario