jueves, 28 de enero de 2016

SATURNO

SATURNO

EZAUGARRI NAGUSIAK:

Diametroa:120.536km
Masa: 95,22 (Lurraren berdina)
Grabitate -indarra:9,05m/s
Batazbesteko tenperatura:143k
Satelite kopurua: Gutxienez 62
Bizitza: ez dago bizitzarik.
Sorrera:Planetak duela 4.500 milioi urte inguru eratu ziren,
Eguzkiarekin batera.

Eguzki-sistemako planeta dirdiratsuena da eta eraztunik ikusgarrienak ditu. Urak baino dentsitate txikiagoa izaki, igerileku erraldoi batean jarriz gero, flotatu egingo luke.
Saturno eguzki-sistemako bigarren planeta handiena da. Baina hain arina izanik, ur gainean flota lezake.
Dentsitate txiki hori erraz esplika daiteke: Saturno, Lurra ez bezala, ez da materia solidoz osatua. Saturnoren zati handi bat gasez egina da: hidrogenoz eta helioz gehienbat. Ezinezko izango zaigu, beraz, inoiz Saturnon ibiltzea, ezta gasez osaturiko beste planetetan ere (Jupiter, Urano, Neptuno).
Eraztunak ehunka milioi arrokaz eta izotz-puskaz osatuak daude. Saturnoren eraztun horiek oso zabalak dira (guztiak batuta 275.000 kilometro baino gehiagoko zabalera dute), baina nahiko meheak: 1,5 kilometroko lodiera besterik ez dute.

Itxura:
Esfera handi bat da, eraztunen artean harrapatua. Hala ere, gaur egun ohikotzat hartzen dugun irudi hori duela gutxi ezagutu zen, teleskopio baten bitartez. Teleskopiotik behatu baino lehen, Saturno argi-puntu bat zen gizakiarentzat.

Begi hutsez ikusten da puntu hori, izar bat balitz bezala. Baina izar gehienek baino distira handiagoa du; egia esan, Sirio bakarrik da Saturno baino distiratsuagoa planeta gertu daukagunean. Horregatik ezagutzen da aspalditik planeta; ez dakigu nork identifikatu zuen Saturno lehen aldiz, baina badakigu zibilizazio zaharrek bazutela haren berri.




Sateliteak:

Satelite gehien dituen planeta da, 62 gutxienez. Titan da nabarmenena. Titanen azalera zati batean izoztuta duen metanozko ozeano bat izan daitekeela dirudi. 5.000 km-ko diametroa du Titanek, ia Lurrarenaren erdia.


Saturnoren atmosfera

Saturnoko atmosferan ageri diren haizeak eguzki-sistemako planetetan dauden bortitzenak dira. 1996tik 2002 urtera bitartean Hubble espazio-teleskopioarekin (HST) egindako behaketek, haize hauen ustekabeko eta ikaragarrizko murrizketa azaldu dute planetaren ekuatorean Voyager espazio-ontzien garaietatik 1980-1981 urteetan. Haize-sistema, atmosferan sartuta eta planetaren barne-beroaren menpe egon beharrean, badirudi orain kanpoko fenomeno bat dela urtaroen eraginen eta ekuatorean eraztunen itzalak eragindako ubelduren menpe. Ekuatoretik kanpo haize zonalak egonkor mantendu dira.
Saturnoren errotazio eta translazio mugimenduak:

Saturnoren egunak 10 ordu ditu, eta translazio.aldia 29 urte eta erdikoa da.
Bitxikeriak
Saturnoren eraztunak, antza, eratu gabe geratu zen satelite baten materiala direla.
Azaleko tenperatura –180ºC da.



EGILEAK: Ane, Jon, Kaiet, Eneritz eta Irane

No hay comentarios:

Publicar un comentario